11 AMOREBIETA-ETXANOKO EGUNEKO ZENTROAN ZERBITZUAK EMAN EDO GARATUTAKO JARDUERAK BURUTZEAGATIKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

11 ORDENANZA REGULADORA DE LOS PRECIOS PÚBLICOS POR LA PRESTACIÓN DE SERVICIOS DE REALIZACIÓN DE ACTIVIDADES DESARROLLADAS EN EL CENTRO DE DÍA DE AMOREBIETA-ETXANO

 
I. KONTZEPTUA
1. Artikulua
Tokiko Ogasunei buruzko abenduaren 16ko 9/2005 Foru Arauan ezarritakoarekin bat etorriz, Udal honek Amorebieta-Etxanoko eguneko zentroan zerbitzuak emateagatik prezio publikoak ezartzen ditu ordenantzak ezarritakoari jarraiki, aipatutako Foru Arauko 44tik 50era bitarteko artikuluetan ezarritakoarekin bat eta azaroaren 13ko 167/201 zk.dun Foru Dekretuak eraldatutako abuztuaren 22ko 145/2001 Foru Dekretuan xedatutakoari egokitzea helburu duena. Aipatu Foru Dekretu horretan Bizkaiko Foru Aldundiko titulartasunaren menpe dauden pertsona nagusientzako eguneko zentroetara sartzeko sistema arautzen da; Bizkaiko Lurralde Historikoan kokatu eta beste titulartasun baten menpe dauden pertsona nagusientzako eguneko zentroetan hitzartu edo adostutako plazak, baita abenduaren 26ko 203/2001 Foru Dekretuan xedatutakoari ere. Honen bidez Minusbaliotasuna duten Pertsonetaz arduratzen diren Zentroetako prezio publikoak aplikatzea erabaki eta arauketa garatzen da, beraienak izan, itundutakoak, erabakitakoak eta kontratatutakoak.

I. CONCEPTO
Artículo 1
De conformidad con lo previsto en la Norma Foral 9/2005, de 16 de diciembre, Reguladora de las Haciendas Locales, este Ayuntamiento establece los precios públicos por la prestación de los servicios desarrollados en el Centro de día de Amorebieta-Etxano, en los términos de la presente ordenanza, que se ajusta a lo prevenido en los artículos 44 a 50 de dicha Norma Foral y que tiene por objeto adaptarse a lo dispuesto en el Decreto Foral 145/2001, de 22 de agosto, modificado por Decreto Foral nº 167/201 de 13 de noviembre, por el que se regula el sistema de acceso a centros de día para personas mayores dependientes de titularidad de la Diputación Foral de Bizkaia; a plazas convenidas o concertadas en centros de día para personas mayores dependientes de otra titularidad, situados en el Territorio Histórico de Bizkaia, así como a lo dispuesto en el Decreto Foral 203/2001, de 26 de diciembre, por el que se acuerda la aplicación y se desarrolla la regulación de los precios públicos en Centros de Atención a Personas con Discapacidad propios, concertados, convenidos y contratados.
2. artikulua
Ordenantza honek ukitzen duen prezio publikoa Amorebieta-Etxanoko eguneko zentroan banan-banako arreta eskaintzeagatik eskatuko da, eta baita minusbaliatuak udalerriko ikastetxeetara eramateko garraio zerbitzu egokituagatik.

Artículo 2
El precio público a que se refiere esta ordenanza se exigirá por la prestación del servicio consistente en la atención personalizada en el Centro de día de Amorebieta-Etxano, así como por el servicio de transporte adaptado a los centros escolares de las personas discapacitadas del municipio.
II. ORDAINTZERA BEHARTUAK
3. Artikulua
Ordenantza honetan arautzen diren prezio publikoak ordaintzera behartuta egongo dira Amorebieta-Etxanoko eguneko zentroan eman eta burututako zerbitzuak eskatu, erabili edo horiei onura ateratzen dietenak.

II. OBLIGADOS AL PAGO
Artículo 3
Estarán obligados al pago de los precios públicos regulados en esta Ordenanza, quienes soliciten, utilicen, o se beneficien de los servicios y actividades prestadas o realizadas en el Centro de día de Amorebieta-Etxano.
III. ESKURATZE OINARRIAK ETA TARIFAK
4. artikulua
Amorebieta-Etxanoko eguneko zentroaren prezio publikoaren oinarri dira zentroaren erabilera edo bertako zerbitzua gauzatzen dituzten ataletako bakoitza.
Prezio publikoa Aldundiak finkatuko du banakako Foru Aginduen bitartez.
Era berean, Aldundiak urtero ezartzen du zerbitzu bakoitzeko plazak edukiko duen kostu-prezioa.

III. BASES DE PERCEPCION Y TARIFAS
Artículo 4
La base del precio público del Centro de día de Amorebieta-Etxano la constituye cada una de las unidades en que se materialice la utilización o el servicio.
Este precio vendrá fijado desde la Diputación a través de Ordenes Forales individuales.
Igualmente, la Diputación establecerá anualmente el precio de coste plaza de cada uno de los servicios.
5. artikulua
Ordenantza honetan araututako zerbitzuak eman eta jarduerak egiteagatiko prezio publikoen tarifek I eta II. eranskinetan jasotako irizpideak jarraituko dituzte, interesdunak eskatutako zerbitzuaren arabera.
Amorebieta-Etxanoko Udalak une oro erabiltzaileek beren baliabide ekonomikoen gainean egindako aitorpenak berrikusi eta egiaztatzeko eskubidea izango du, Ordenantza honen aplikazioa kasu bakoitzera egokitu dadin, batik bat erabiltzailea zerbitzuaz gozatzen hasi aurretik.
Minusbaliatuak ikastetxeetara eramateko garraio zerbitzu egokituaren erabiltzaileek 12,78 €-ko tarifa ordainduko dute irakaste-guneko.

Artículo 5
Las Tarifas de los precios públicos por la prestación de servicios o realización de actividades regulados en la presente Ordenanza atenderán a los criterios que se reflejan en los anexos I y II, conforme al servicio solicitado por la persona interesada.
El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano podrá revisar y comprobar en todo momento las declaraciones que acerca de los recursos económicos hayan realizado las personas usuarias a fin de adecuar a cada caso la aplicación de la presente Ordenanza, y especialmente previamente a la iniciación del disfrute del servicio por la persona usuaria.
Se establece una tarifa de 12,78 €/día lectivo para las personas usuarias del servicio de transporte adaptado a centros escolares para personas con discapacidad.
IV. KUDEAKETA ARAUAK
6. Artikulua
5. artikuluan araututako tarifen arabera eska daitezkeen zenbatekoak burututako edo eskatutako zerbitzu edo jarduera bakoitzagatik ordainduko dira, eta adierazitako zenbatekoak ezin izango dira txikitu.
Eguneko zentroaren ordutegia hau da: goizeko 9etatik arratsaldeko 7etara.
Egun erdiko zerbitzua goizez edo arratsaldez eskaintzen da, jantoki zerbitzua barne. Kontuan izanik zerbitzua eguneko zentroarena dela, gehienez egun erdiko 4 plaza onartuko dira.
Minusbaliatuak ikastetxeetara eramateko garraio zerbitzu egokituaren zenbatekoa urtean behin ordainduko da.

IV. NORMAS DE GESTION
Artículo 6

Las cantidades exigibles con arreglo a las tarifas reguladas en el artículo 5º, se satisfarán por cada servicio o actividad solicitada o realizado y serán irreducibles en las cuantías señaladas.
El servicio de centro de día para personas mayores se presta en horario comprendido entre las 9,00 y las 19,00 horas.
El servicio de media jornada se establece en mañana o tarde incluido el servicio de comedor. Teniendo en cuenta que el servicio es de Centro de día, se admitirá un número máximo de 4 plazas de media jornada.
La cantidad exigida por el servicio de transporte para personas con discapacidad a centros escolares se satisfará anualmente.
7. Artikulua
Ordenantza honek aipatzen dituen zerbitzu emate edo jarduerak burutzeko, aldez aurretik udal administrazioari eskatu beharko zaio horiek eman edo burutzea, dagokion eskaera beteaz, bertan eskatzen diren agiri guztiak erantsiz, egoera sozio-ekonomikoa egiaztatu asmoz. Zerbitzu edo jarduera horiek eman direla ulertuko da, kasu guztietan, Ordenantza honetan araututako prezio publikoak ordaintzera baldintzatuak. Prezio publikoa ez ordaintzeak zerbitzua ez ematea edo jarduera ez burutzea ekarriko du automatikoki.

Artículo 7
Para la prestación de los servicios o realización de actividades a que se refiere esta Ordenanza, se deberá solicitar previamente a la administración municipal la prestación o realización de los mismos, formalizando la solicitud correspondiente, acompañada de todos los documentos que en ella se exigen, con el fin de acreditar su situación socio-económica. Dichos servicios o actividades se entenderán otorgados, en todo caso, condicionados al pago de los precios públicos regulados en esta Ordenanza. La falta de pago del precio público determinará de forma automática la no prestación del servicio o realización de la actividad.
V. KOBRANTZAK
8. artikulua
Orokorrean, prezio publikoaren zenbatekoa zentroan sartzen diren egunetik eskatuko zaie behartutako pertsonei.
Garraio zerbitzu egokituaren kasuan kobrantza bakar bat ezarriko da urteko, irakastegunen araberakoa.

V. COBROS
Artículo 8
Con carácter general, el importe del precio público será exigible a las personas  obligadas desde la fecha de ingreso en el centro. En el caso del transporte adaptado se establecerá un único cobro anual, en base a los días lectivos.
9. artikulua
Eguneko zentroaren prezio publikoa onuradunari bankuko kontuan zordunduko zaio. Xede horietarako, onuradunak kontuaren zenbakia eman beharko du, eta Amorebieta-Etxanoko Udalari baimena eman beharko dio berariaz Ordenantza honetatik sortutako prezio publikoaren zenbatekoa hilero kontu horretan zorduntzeko.
Garraio zerbitzuaren prezio publikoa banku transferentziaren bidez ordainduko zaio Udalari, zerbitzu hori eskatu ondoren.

Artículo 9
El pago del precio público referido al Centro de día para personas mayores se realizará mediante cargo en cuenta bancaria de la persona beneficiaria, a cuyos efectos vendrá obligada a facilitar dicha cuenta y a autorizar expresamente al Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano, para que mensualmente le sea debitada en la misma el importe del precio público que nace de la presente Ordenanza.
El pago del precio público para el servicio de transporte se realizará mediante transferencia bancaria al Ayuntamiento, una vez solicitado este.
VI. AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau, bere Eranskina barne, 2002ko martxoaren 26an egindako Osoko Bilkuran onartu zen hasiera batean, eta behin betiko 2002ko ekainaren 11n.
Aldatu zen lehenengoz, 2004ko apirilaren 28an egindako Osoko Bilkuran.
Aldatu zen bigarrenez, 2004ko urriaren 13ean.
Aldatu zen hirugarrenez, 2005eko urriaren 14an egindako Ezohiko Osoko Bilkuran hasiera batean, eta behin betiko 2005eko abenduaren 23an.
Aldatu zen laugarrenez, 2006ko irailaren 27an egindako Ohiko Osoko Bilkuran hasiera batean, eta behin betiko 2006ko azaroaren 21an.
Aldatu zen bosgarrenez, 2007ko urriaren 25ean egindako Ohiko Osoko Bilkuran hasiera batean, eta behin betiko 2007ko abenduaren 14an.
Aldatu zen seigarrenez, 2008ko urriaren 17an egindako Ezohiko Osoko Bilkuran hasiera batean, eta behin betiko 2008ko abenduaren 4an.
Aldatu zen zazpigarrenez, 2009ko urriaren 16an egindako Ezohiko Osoko Bilkuran hasiera batean, eta behin betiko 2009ko abenduaren 4an.
Aldatu zen zortzigarrenez, 2011ko urriaren 14an egindako Ezohiko Osoko Bilkuran hasiera batean, eta behin betiko 2011ko azaroaren 29an.


2012ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta horrela jarraituko du aldatzea edo indargabetzea erabaki artean.
 
VI. DISPOSICION FINAL
La presente Ordenanza, junto con su Anexo, fue aprobada inicialmente por el Ayuntamiento en Sesión Plenaria celebrada el 26 de marzo de 2002, y definitivamente el 11 de junio de 2002.
Fue modificada por primera vez, mediante acuerdo de Sesión Plenaria de 28 de abril de 2004.
Fue modificada por segunda vez, el 13 de octubre de 2004.
Fue modificada por tercera vez, inicialmente en Sesión Plenaria Extraordinaria celebrada el 14 de octubre de 2005, y definitivamente el 23 de diciembre de 2005.
Fue modificada por cuarta vez, inicialmente en Sesión Plenaria Ordinaria celebrada el 27 de Septiembre de 2006, y definitivamente el 21 de noviembre de 2006.
Fue modificada por quinta vez, inicialmente en Sesión Plenaria Ordinaria celebrada el 25 de octubre de 2007, y definitivamente el 14 de diciembre de 2007.
Fue modificada por sexta vez, inicialmente en Sesión Plenaria Extraordinaria celebrada el 17 de octubre de 2008, y definitivamente el 4 de diciembre de 2008.
Fue modificada por séptima vez, inicialmente en Sesión Plenaria Extraordinaria celebrada el 16 de octubre de 2009, y definitivamente el 4 de diciembre de 2009.
Fue modificada por octava vez, inicialmente en Sesión Plenaria Extraordinaria celebrada el 14 de octubre de 2011, y definitivamente el 29 de noviembre de 2011.


Entrará en vigor el 1 de enero de 2012 y seguirá vigente hasta que se acuerde su modificación o derogación.
 
 

001 - Desgaitasuna duten pertsonak eskola zentruetara garraio egokitua egiteagatik Tasak

001 - Tasas para el transporte adaptado a centros escolares para personas con discapacidad

Tarifa
12,78 Euro / ikas eguna /día lectivo
Tarifa