Azken eguneraketa: 2022-01-11 13:42:13

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0168

Udalaren saneamenduko kolektorera isurtzeko B MOTAko baimena

B motako erabiltzaileentzat nahitaezkoa da B MOTAKO ISURTZEKO BAIMENA lortzea, hondakin urak udal saneamenduko kolektorera isurtzeko.

B MOTAKO ERABILTZAILEAK: 1.000 m3/urte/etxebizitza baino kontsumo handiagoa duten etxebizitzak, eta merkataritza-jarduerak, industria-jarduerak edo bestelakoak dituzten erabiltzaileak, urtean 350.000 m3 baino gutxiago isurtzen dutenak, eta 200 biztanle baliokidetik beherako karga kutsatzailea dutenak.

Saneamendu sarearen planoa edo eskema, udal sarearekin lotu arte

    Aurrez aurre:
  • Udaletxea - HAZ
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:00
    Posta arrunta:
  • Udaletxeko posta arrunta
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
04 - Isurketa baimena
B motako erabiltzaileentzat, Amorebieta-Etxanoko kolektorera egindako isurketen arautegiaren arabera 51,36 Euro
C motako erabiltzaileentzat, Amorebieta-Etxanoko kolektorera egindako isurketen arautegiaren arabera 424,96 Euro
Titulartasuna aldatzeagatik edo isurketa baldintzak aldatzeagatik 49,33 Euro
Aurreikusitako epea: 3 hilabete
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

Eskabidearen sarrera, HAZak egingo du.

Dagokion sailera bidali: Zerbitzuak

Espedientearen irekiera.

Espedientea teknikaren eta administrazioaren ikuspegitik aztertu.

Instantzia teknikoari zuzentzeko eskatu , hala badagokio.

Ikuskapen bisita, hala badagokio.

Tasa-kitapena

Ebazpena.

Jakinarazpena

Alkatetza
Arlo Teknikoa - Azpiegiturak eta zerbitzuak

Udalak laguntza teknikoa du (GAMASER-rsmera@globalomnium.com), aurkeztu beharreko eskabidea betetzean sortzen diren zalantzak argitzeko.

Informazio gehiago

Telefonoz: 946300002 - Luz.300

Bide telematikoz: bulegoteknikoa@amorebieta.eus

Isurtzeko baimenaren eskaera jasotzen denean, Zerbitzu Sailak posta elektronikoz bidali beharko du GAMASER-Ruben Santamariara: rsmera@globalomnium.com