Azken eguneraketa: 2021-01-29 09:00:13

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0070

Udalerriko elkarteen eta kluben erregistroa

Amorebieta-Etxano udalerrian diharduten irabazteko asmorik gabeko kultura, kirol, gizarte, euskera... elkarteak eta klubak, elkarte-araubide espezifikorik gabeak, inskribatu ahal dira erregistro honetan.

Horrela, une oro eguneraturik eduki behar dituzten datuek eta dokumentazioak indarrean eta erabilgarri iraungo dute Amorebieta-Etxanoko Udalari aurkezten dizkioten eskarietarako, jardueretarako, eta abarretarako.

Antolatzen eta gauzatzen dituzten jardueretan interesa duten pertsonekiko harremanak errazteko xedez, hala nahi duten klubek eta elkarteek halaber, Amorebieta-Etxanoko Udalaren webgunean eta www.ametx.eus webgunean euren gaineko informazioa agertzea eskatu ahalko dute. Horrela bada, ondore horretarako atondu den inprimakia bete eta Amorebieta-Etxanoko Udalean erregistratuko dute.

Amorebieta-Etxano udalerrian diharduten irabazteko asmorik gabeko kultura, kirol, gizarte, euskera... elkarteak eta klubak, elkarte-araubide espezifikorik gabeak, inskribatu ahal dira erregistro honetan.

  • Ordezkariaren NAN.
  • Elkartearen IFK.
  • Elkartearen eratze dokumentua, organoen eta ordezkarien izendapenak dakartzana, dagokion erregistro ofizialean behar bezala inskribatuta.
  • Elkartearen estatutuak, dagokien erregistro ofizialean behar bezala inskribatuta.
  • Elkartearen aurkezpen-txostena, besteak beste honakoak bildurik bertara:
    • Datu orokorrak.
    • Ordezkariak eta harremanetan jartzeko bideak.
    • Jarduera-esparrua.
    • Elkartearen edo klubaren xedea.
    • Jarduera-programa.
    • ...
    Aurrez aurre:
  • Udaletxea - HAZ
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:00
  • Larrea kiroldegia
    Larrea kiroldegia
    Larrea z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
  • Zelaieta zentroa
    Zelaieta zentroa
    Zelaieta parkea z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO

Amorebieta-Etxanoko Udalak bere gain hartuko du kudeaketa-lanen kostua.

Aurreikusitako epea: Zehaztu gabe
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Zehaztu gabe
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

1. Eskaria eta dokumentazioa batu eta egiaztatu.

2. DAgokion udal zerbitzuak dokumentazioaren instrukzioa eta ikuskapena gauzatuko ditu.

Kultura eta kiroletako zinegotzia ordezkaria
Kultura eta kirolak - Kultura