Azken eguneraketa: 2021-05-25 08:43:40

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0133

Laguntza teknikoak (laguntza-produktuak) eta ingurune fisikoaren egokitzapena

Eskatzailearen autonomia hobetzeko balio dezakeen edozein alderdi teknikori buruzko orientazioa eskaintzen duen zerbitzu publikoa da, egokitasunari buruzko txosten teknikoa eginez eta urritasuna duten edo mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako laguntza-produktuak eskuratzera zuzendutako laguntza ekonomikoa izapidetuz. 

 

Eskaria egin aurreko 12 hilabeteetan Amorebieta-Etxanon erroldatuta egon diren eta  baloratuta dagoen mendekotasun egoeran dauden edo, gutxienez %33ko urritasuna duten pertsonak. 

Egokitasunari buruzko txostena (S900):

  • NAN agirien fotokopiak: eskatzailearena eta ordezkariarena.
  • Legezko edo borondatezko ordezkarien bidez jardunez gero, ordezkaritza egiaztatzen duen agiria. (E790)
  • Egitatezko zaintzaile baten bitartez jardunez gero, egitatezko zaintzaren zinpeko deklarazioa.(E745)
  • Adingabeak badira, gurasoen edo adingabeon legezko zaintza duten pertsonen NANaren fotokopia eta famili liburuaren fotokopia.
    Aurrez aurre:
  • Udaletxea - HAZ
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:00
    Posta arrunta:
  • Posta ziurtatua
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO

Kudeaketaren kostua Udalak hartuko du bere gain.

Aurreikusitako epea: Zehaztu gabe
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

1.  Egokitasunari buruzko txostena: HAZen eskaera errejistratu eta BFAra (Gizatek) bidali

2. Diru-laguntza eskaera: Gizarte langilearekin hitzordua.

3. Zuriketa: Erregistroa eman eta Gizarte Ekintza sailera bideratu.

Bizkaiko Foru Aldundia
Gizarte ekintza - Gizarte Zerbitzuak

Audifonoak erosteko diru-laguntza eskatuz gero, ez da beharrezkoa aldez aurretik egokitasunari buruzko txostena eskatzea. Zuzenean hitzordua Gizarte Langilearekin.