Azken eguneraketa: 2021-05-24 14:20:03

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0132

Arreta goiztiarraren zerbitzua eskuratzeko eskaria

Ekintza koordinatuen multzo bat da: diziplinarteko ekintza globalak dira, garapenean trastornoak dituzten edo trastornoak izateko arriskua duten 0 eta 6 urte bitarteko haurren beharrizanei erantzuteko xedea dutenak. Ekintzon bidez haur horien familiei eta inguruneari ere erantzun nahi zaie.

 

Euren garapenean arazoak edo horretarako arriskuak dituzten, Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta dauden  0 eta 6 urte arteko umeen lege ordezkariak.

  • Interesatuaren eta bere tutoreen Nortasun Agiri Nazionala, Pasaportea, Bizileku Txartela.
  • Familia liburua.
  • Errolda bolante kolektiboa
  • Orientazioa eman duen erakunde edo entitateak emandako txostena (E396), egin behar bada
  • Bestelako txostenak (klinikoak, hezkuntza arlokoak edo gizarte arlokoak)
    Aurrez aurre:
  • Udaletxea - HAZ
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:00
    Posta arrunta:
  • Posta ziurtatua
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO

Kudeaketaren kostua Foru Aldundiak hartuko du bere gain.


Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

Ez dagokio
  1. Eskaria eta dokumentazioa jaso eta egiaztatu.
  2. Erregistratu eta interesatuari eman.
  3. Espedientea Bizkaiko Foru Aldundira bidali, ebazpenerako.
Bizkaiko Foru Aldundia
Gizarte ekintza - Gizarte Zerbitzuak