Azken eguneraketa: 2021-05-24 14:04:13

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0125

Adinekoentzako aldi baterako egoitza egonaldirako laguntza

Mendekotasuna duten pertsona nagusien familiei edo pertsonei eskaintzen zaien aldi baterako egoitza egonaldirako banakako laguntza, zaintzaileei atsedenaldirako, birgaitzeko edo beharra duen egoera bati aurre egiteko denbora eskaintzeko.

Eskaria aurkezteko egunean 60 urte beteta dituzten pertsonek eta mendekotasuna kalifikazioa II edo II graduan eskuratuta izatea.

  • Bizikidetza-unitateko kideen datu pertsonalen tratamendurako baimena (E931)
  • Banku-helbideratzearen fitxa (E299). Gizarte Ekintza Sailean jasota dagoen kontu zenbakia aldatu nahi bada.
  • Zaintzailearen osasun-egoerari buruzko txostena. Eskaera zaintzailearen gaixotasun akutuagatik edo ebakuntza kirurgikoagatik egiten bada.

Gizarte Ekintza Sailean jasota ez dagoen ordezkariaren bidez jarduten denean edo ordezkaria aldatu nahi denean:

  • Legezko ordezkaritza, borondatezko ordezkaritza edo egitatezko zaintza duenaren NANaren fotokopia edo haren nortasuna egiaztatzeko beste agiri batena.
  • Judizialki gaitasuna aldatuta dutenen kasuan, lege-gaitasuna aldatzen duen eta tutoretza ezartzen duen epaiaren fotokopia.
  • Borondatezko ordezkaritzaren bidez jardunez gero, hura emateko eredua, ordezkaritza ematen duenak eta ordezkariak sinatua (E790)
  • Egitatezko zaintzaile baten bitartez jardunez gero, egitatezko zaintzaren zinpeko deklarazioa, zaintzaile legez diharduenak sinatua (E745)
    Aurrez aurre:
  • Udaletxea - HAZ
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:00
    Posta arrunta:
  • Posta ziurtatua
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO

Kudeaketaren kostua Udalak hartuko du bere gain.

Aurreikusitako epea: Zehaztu gabe
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Zehaztu gabe

1. Eskaria eta dokumentazioa jaso eta egiaztatu.

2.  Errejistratu eta interesdunari eman

3. Espedientea Bizkaiko Foru Aldundira bidali, ebazpenerako.

Bizkaiko Foru Aldundia
Gizarte ekintza - Gizarte Zerbitzuak

Eskaera egoitzan sartzeko aurreikusten den data baino hilabete bi lehenago egitea komeni da.