Azken eguneraketa: 2021-05-24 14:01:50

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0124

Behin-behineko ezinduentzako aparkaleku txartela

Mugikortasun urria duten pertsonen ibilgailuak aparkatzeko behin-behineko txartel bat da, dena delako ezintasun-egoeraren inguruko irizpen ofizialik jaso ez badute ere, betiere frogatu ahal bada gaixotasun edo patologia larriren baten ondorioz bizi-itxaropena nabarmen murriztu dela euren adinerako eta bestelako ezaugarri pertsonaletarako normaltzat jotzen dena aintzat hartuta, eta aparkatzeko txartelaren ohiko eskaera garaiz izapidetzeko aukerarik ez dagoela aurreikusten denean.

Interesdunak edo bere legezko ordezkariak, gaixotasun baten eraginpean edo oso patologia larria izanda (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak ziurtatuta) ezin badu aparkalekurako txartelaren ohiko eskaria epe barruan izapidetu.

  • Urritasuna duen pertsonaren NAN 
  • Osasun zerbitzu eskumendunen ikuskapenaren balidazioa izan beharko duen Osasun ziurtagiria

 

    Aurrez aurre:
  • Udaletxea - HAZ
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:00
    Posta arrunta:
  • Posta ziurtatua
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO

Kudeaketaren kostua Udalak hartuko du bere gain.


Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa
  1. Eskaria eta dokumentazioa jaso eta egiaztatu. 
  2. Erregistratu, eskaneatu eta interesatuari eman.
  3. Gizarte Ekintza Sailera dokumentazioa bideratu.
  4. Interesatuari jakinarazi.
  5. Aparkaleku txartela eman, horretarako argazki bat ekarri beharko du.
  6. Onuradunen zerrenda eguneratu.
Gizarte ekintza - Gizarte Zerbitzuak

Behin behineko aparkaleku txartelak urtebeteko iraupena du, eta berdina izan daitekeen epealdian luzatu ahal izango da.