Azken eguneraketa: 2021-05-24 13:59:59

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0123

Ezinduentzako aparkaleku txartela

Ezintasuna edo mendekotasuna duten Pertsonentzako Aparkaleku Txartela, horretarako erreserbatuta dauden lekuetan aparkatzeko balio duena.  

Interesatuta dagoen pertsonak edo bere lege ordezkariak. Onuradunak ezintasun fisiko edo psikiko larria izanik, Foru Aldundiaren Balorazio eta Orientazio Unitatearen aldeko irizpena izan beharko du mugikortasunaren atalean, 7 puntukoa gutxienez, baremoaren arabera.  

 

Edukiko balu, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ezintasun iraunkorraren ebazpena (maila osokoa, absolutokoa edo balioezintasun handiarena), txosten medikuarekin batera.

    Aurrez aurre:
  • Udaletxea - HAZ
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:00
    Posta arrunta:
  • Posta ziurtatua
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO

Kudeaketaren kostua Udalak hartuko du bere gain.

Aurreikusitako epea: Aste 1
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa
  1. Eskaria eta dokumentazioa jaso eta egiaztatu 
  2. Erregistratu eta kopia interesatuari eman.
  3. Bizkaiko Foru Aldundiari (BFA) bidali
  4. BFAren txosten teknikoa jaso 
  5. Interesatuari jakinarazi
  6. Aparkaleku txartela eman, horretarako argazki bat ekarri beharko du.
  7. Onuradunen zerrenda eguneratu
Bizkaiko Foru Aldundia
Gizarte ekintza - Gizarte Zerbitzuak

Aparkaleku txartela, orokorrean, 5 urtez behin berriztatu beharko da Gizarte Ekintza Sailan.

 

2020-07-09tik aurrera, mendekotasuna edo desgaitasuna baloratu zaion pertsonak, dagokion foru-aginduaren jakinarazpenarekin batera, aparkatzeko txartela emateko nahitaezko irizpena jasotzen du bere etxean.

Kasu horretan, jaso aparkatzeko txartelaren eskaera, irizpenarekin batera, eta bideratu Gizarte Ekintza Sailera.

Gainerako kasuetan, ekin orain arte bezala.