Azken eguneraketa: 2020-03-05 11:44:26

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0112

Enpleguaren sustapenerako laguntzak (Kontratazioa eta Autoenplegua)

Enplegu eta Ekonomiaren Sustapen sailak laguntza ekonomikoa eskaintzen die udalerrian laneko zentroak dituzten eta udalerriko langabetuak kontratatzen dituzten, aldi baterako kontratua mugagabe bilakatzen duten edo, laneko baldintzak hobetuz jardunaldia gutxienez %50 handitzen duten enpresei edo erakundeei. Halaber, laguntza ekonomikoak ematen zaizkie enpresa ekimen bat aurrera daramaten langabetuei.

  1. Lantokia Amorebieta-Etxanon duten enpresa edo erakundeak eta baita profesionalak, irabaz asmorik gabeko erakundeak eta enplegu zentroak, hauen xedea baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak laneratzea eta gizarteratzea baldin bada.
  2. Langabezian dauden Amorebieta-Etxanoko ekintzaileak eta udalerrian negozio-unitate berri bat ezartzen dutenak.

Pertsona edo erakunde onuradunek ondokoak bete behar dituzte:

  • Administrazio edota erakunde publikoen menpe EZ egotea, ezta haiekin sozietate loturarik izatea ere.
  • Diru-laguntza publikoak eskuratzeko eskubidetik salbuetsita EZ egotea 

A) Kontratatzeko laguntzak jasotzeko edota lan baldintzak hobetzeko diru-laguntza eskariak.

Kontratatzeko edota lan baldintzak hobetzeko diru-laguntzak eskuratu nahi dituzten enpresa edota entitateek ondokoak aurkeztu beharko dituzte:

1. Hasierako eskabidearekin batera eta onartua izan dadin:

a) Eskari-eredua (E011), behar bezala beteta.

b) Enpresaren edo erakunde onuradunaren IFK.

c) Enpresa eratu izanaren erregistroko datuak eta eratze-eskriturak, berezko izaera juridikoa duten erakundeen kasuan. Berezko izaera juridikorik ez duten sozietate zibilen kasuan, kontratu pribatua gehitu beharko da, Foru Ogasunak zigilatua.

d) Tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarenak egunean izatea egiaztatzea.

e) Oinarri hauen 4. puntuan eskatutakoak betetzen direla dioen zinpeko aitorpena.

f) Hirugarren interesdunaren bankuko datuei alta emateko fitxa, dagokion banketxeak zigilatua.

g) Egindako edo egingo den kontratazioaren datuak, Gizarte Segurantzaren kostua adieraziz.

 

2. Eskaria aurkezterako unean, kontratazioa edota kontratu aldaketa eginda egonez gero, ondokoak erantsi beharko dira:

a) Kontratuaren iraupena eta lanaldia jasotzen dituen lan-kontratua edota aldaketa.

b) Kontratatu den pertsona Gizarte Segurantzan alta emanda dagoela egiaztatzen duen agiria.

c) Kontratatzen denaren NAN edo ta AIZ.

d) Langabetuaren egoerari buruzko Lanbideren egiaztagiria, eguneratua.

e) Kontratuaren subjektuak Diru Sarrerak Bermatzeko Legeak araututako diru-laguntzaren bat jasotzen badu, kontratatzen duen erakundeak egoera hori egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko du.

f) Kontratatutako pertsonaren bizitza laborala.

 

3. Eskaria aurkezteko unean, kontratazioa edota bihurketa egin gabe egonez gero, 2. puntuan adierazitako agiriak eta behin-betiko 1.g puntuan aipatutakoaz gain, kontratazioa burutu eta hilabete igaro baino lehen aurkeztu beharko dira.

 

4. Kontratazioa burutu izanaren egiaztagiria eta laguntza ordaintzeko eskariarekin batera, ondoko agiriak aurkeztu beharko dira:

a) Emandako diru-laguntza justifikatzeko inprimakia (E052) sinatuta eta zigilatua.

b) Kontratatzen denaren lan-bizitzaren agiria, diru-laguntza eskatzen den eperako enpresan lanean aritu dela egiaztatzen duena.

c) Erakunde onuradunak tributu betebeharrak egunean dituela ziurtatzen duen egiaztagiria (eguneratua).

d) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren eguneratutako egiaztagiria, betebeharrak egunean dituela ziurtatzen dituena.

e) Enpresa edo erakundearen legezko ordezkariaren zinpeko aitorpena, kontratatutako pertsonarengatik Gizarte Segurantzari kuotetan ordaindutako zenbatekoa adieraziz. Lansari kontablearen eta diruz lagundutako epearen kostuen laburpen bat ere aurkeztu beharko da.

 

B) Enpresa edo negozio ekimen bat duten langabetuen autoenplegurako diru-laguntza eskariak.

Diru-laguntza hauek eskuratu nahi dituztenek ondokoak aurkeztu beharko dituzte:

1. Hasierako eskabidearekin batera eta onartua izan dadin:

a) E011 eskari-eredua, beteta.

b) Enpresaren IFK

c) Enpresa eratu izanaren erregistroko datuak eta eratze-eskriturak, berezko izaera juridikoa duten erakundeen kasuan. Berezko izaera juridikorik ez duten sozietate zibilen kasuan, kontratu pribatua gehitu beharko da, Foru Ogasunak zigilatua.

d) Tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarenak egunean izatea egiaztatzea.

e) Oinarri hauen 4. puntuan eskatutakoak betetzen direla dioen zinpeko aitorpena,

f) Hirugarren interesdunaren bankuko datuei alta emateko fitxa, dagokion banketxeak zigilatua

g) Langabetuaren egungo egoeraren gaineko Lanbideren ziurtagiria.

h) Aurreikusitako gastuen aurrekontua.

i) Kontratatutako pertsonaren lan-bizitza.

 

2. Zuriketarako, ondoko agiriak aurkeztu beharko ditu:

a) Erakunde onuradunak tributu betebeharrak egunean dituela ziurtatzen duen egiaztagiria (eguneratua).

b) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren eguneratutako egiaztagiria, betebeharrak egunean dituela ziurtatzen dituena.

c) Sortutako gastuen faktura/egiaztagiri originalak (Gizarte Segurantza, material teknikoa)

d) Kontratatutako pertsonaren lan-bizitza.

    Aurrez aurre:
  • Udaletxea - HAZ
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:00

Zerbitzu hau doakoa da interesatutako pertsona, enpresa eta erakundeentzat.

Aurreikusitako epea: 3 hilabete
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

Dokumentazioaren administrazio azterketa, HAZak egingo du.

  • HAZk emandako zuzentzeko eskaria (10 egun)

Dagokion sailera bidali

  • Espedientea teknikaren eta administrazioaren ikuspegitik aztertu .
  • Instantzia teknikoari zuzentzeko eskatu.

Ebazpena.

Jakinarazpena.

Ordainketa, hala badagokio.

Argitalpena.

Alkatetza
Enplegu eta ekonomia sustapena - Enplegu eta ekonomi sustapena

Kontrataziorako laguntzen kasuan, laguntzen justifikazioa aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da gehienez, ebazpen bitartez diruz lagundutako kontratazio epealdia amaitu edo gizarte segurantzako kuotatan ezarritako gehieneko diru-laguntza kopurura heldu ondoren.

Negozio unitate berrien kasuan, laguntzen justifikazioa aurkezteko epea sei hilabete arte luzatu ahal izango da, eskaria aurkezteko epea amaitu denetik.

Informazio gehiago

Enplegu bulegoan: Zuzenean joanda, San Migel kalea, 3

Telefonoz 94 630 00 02 zenbakian eta www.amorebieta-etxano.eus udal webgunean.