Azken eguneraketa: 2021-06-28 12:47:42

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0098

Lehen okupaziorako lizentzia

Adierazpen izaera duen administrazio baimena, xede duena frogatzea, nola oinplano berriko eraikinak edo handitutako edo birgaitutako eraikinak (azkeneko horiek soilik lortutako eraikinaren konfigurazioa aurretik zegoenaren desberdina bada) erabilera jakin baterako erabili daitekeen, kokagune egokian dagoelako eta segurtasun eta osasun baldintza teknikoak betetzen dituelako eta, hala denean, dagokion urbanizazioa egiteko betebeharra bete duelako. 

Edozein pertsona fisiko edo juridikok edo bere lege ordezkariak.

  • Lehen Okupaziorako lizentzia eskaera. 
  • Posta-helbide edo zenbakiaren esleipenaren eskabidea, hala badagokio. 
  • Obra Amaierako Ziurtagiria (OAZ), obrako zuzendari fakultatiboak igorritakoa eta dagokion elkargo ofizialeko oniritziarekin, zeinek ziurtatuko duen obra hori, proiektuarekin, lizentzian jasotako baldintzekin eta hirigintza arloko araudiarekin bat datorrela. Proiektuan aldaketarik izan bada, obra amaierako dokumentazioan jaso eta justifikatu beharko dira. 
  • Obraren kitapena.
  • Obra berriaren Adierazpenaren Minuta.
  • Eraikinak dituen instalazioen ziurtagiriak.
    Aurrez aurre:
  • Udaletxea - HAZ
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:00
    Posta arrunta:
  • Posta ziurtatua
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
006 - Lehenengoz erabiltzeko baimena
Lehenengo etxebizitza 58,59 Euro
2-6 etxebizitza 106,52 Euro
7-20 etxebizitza 170,45 Euro
20 etxebizitzatik gora 255,66 Euro
Aurreikusitako epea: Hilabete 1
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

Dokumentazioaren administrazio azterketa, HAZak egingo du.

  • Espedienteen irekiera, HAZak egingo du.

Dagokion sailera bidali: Hirigintza

  • Espedientea teknikaren eta administrazioaren ikuspegitik aztertu.
  • Instantzia teknikoari zuzentzeko eskatu 
  • Ikuskapeneko bisita.
  • Txosten teknikoa eta juridikoa.

Kitapena: Diruzaintza

Ebazpena: Idazkaritza

Jakinarazpena

Tokiko Gobernu Batzarra
Arlo Teknikoa - Hirigintza disziplina

Informazio gehiago

www.amorebieta-etxano.eus