Azken eguneraketa: 2021-09-02 12:31:01

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0073

Izen-ematea Zornotza Udal Euskaltegian

Izen-ematea da herritarrek Zornotza Udal Euskaltegian matrikulatu ahal izateko eman beharreko lehen urratsa.

16 urtetik gorako edozein interesatuk.

Zornotza Udal Euskaltegian, irailaren 1etik 21era.

01 - Euskaltegiak prestatutako zerbitzuen prezioak
HABEk diruz lagundutako aurrez aurreko ikastaroen prezioa 1,35 Euro / hora
Helburu berezietarako 60 orduko ikastaroak (Aisa, Dendaketan,…) 10,00 Euro
Helburu berezietarako 90 orduko ikastaroak 15,00 Euro
HABEk diruz lagundutako aurrez aurreko ikastaroen prezioa, gela desplazatuetan 3,05 Euro / hora
HABEren diru-laguntzetatik kanpoko ikastaroen prezioa Amorebieta-Etxanoko udalerriko enpresen euskara-plangintzetako ikastaroak 35,00 Euro /talde-orduko
HABEren diru-laguntzetatik kanpoko ikastaroen prezioa Bestelakoak 50,00 Euro/ Talde-orduko

Izen-ematea dohainik.

Matrikula.- Udal ordenantzan ezarritako prezioak.

Aurreikusitako epea: Hilabete 1

.- Ikastaroan matrikulatu nahi duen ikaslegaiak sarrera proba egin beharko du, maila egiaztatzen duen tituluaren kopia ekarri ezik.
.- Interesatuak izen-emate fitxa euskaltegira eraman beharko du bete eta sinatuta, orduan jasoko du sarrera probako idazlana.
.- Hiru eguneko epea izango du idazlana euskaltegira eraman edo igortzeko (euskaltegia@amorebieta.eus) eta zuzendutakoan emango zaio ahozko probarako hitzordua.
.- Matrikulatzeko, abonu-agiria eta ikasle-fitxa aurkeztu beharko dira udal euskaltegiko idazkaritzan, horretarako epea irailaren 24an, 13:00ean amaituko da.    
.- Ez da matrikularik itzuliko.
.- Taldeen ordutegia aukeratzeko izen-emate zenbakia izango da kontuan.


  1. Sarrera proba edo mailari dagokion titulua.
  2. Ikasle-fitxa.
  3. Abonu-agiria.
Kultura eta kirolak - Euskaltegia

Informazio gehiago:

Zornotza Udal Euskaltegia.

San Pedro 5.

Tel.: 946 732 026

euskaltegia@amorebieta.eus

Aurre-matrikula eskaria burutu ostean, eta sarrera proba eginda, osatu diren taldeen berri emango zaio ikasleari, ezarritako epearen barruan matrikula egin dezan, HABEren  irizpideak eta ratioak oinarri.