Azken eguneraketa: 2021-04-27 10:28:39

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0059

Kultura eta kirol sailaren diru-laguntza emakida

Kultura sustatzeko jardueretara zuzendutako diru-laguntzak ematea, udalerrian ematen diren kategoria eta adierazpen guztietan. 

Kirola sustatzeko jardueretara zuzendutako diru-laguntzak ematea, udalerrian ematen diren kategoria eta adierazpen guztietan. 

Udalerriko auzoetan jai-ospakizunen antolaketara zuzendutako diru-laguntzak ematea. 

 

Euren jarduera Amorebieta-Etxanon gauzatzen duten eta dagokion erregistroan behar bezala inskribatuta dauden entitateek, elkarteek eta klubek.

Pertsona fisikoek, interesdunen talde baten ordezkari, noizean behingo ekimenez eta irabazizko asmorik gabe.

Entitate eskatzaile guztiek:

  • Eskaria aurkezten duen pertsonaren NAN.

  • Bizkaiko Foru Ogasunarekiko ordainketetan egunean dagoela ziurtatzen duen agiria.

  • Baimena, erakunde eskatzailea Gizarte Segurantzarekin dituenetan egunean dagoela egiaztatzeko.

Eskaria lehen aldiz aurkeztuz gero edo elkartean edo klubean aldaketak gertatu direnean:

  • Erakundearen IFK, erakunde juridikoa izanez gero.
  • Erakunde eskatzailearen Estatutuen kopia eta Zuzendaritza Taldearen eraketa, behar bezala inskribatutakoak Eusko Jaurlaritzako Elkarteen eta Erakundeen Erregistroan.

Diru-laguntza eskarirako:

  • Egitaraua.
  • Helburuak.
  • Diru-sarreren eta gastuen aurrekontua.
  • Elkartearen edo erakundearen datu eguneratuak.
  • Behar teknikoak.

Diru-laguntzaren justifikaziorako:

  • Bete diren helburuak.
  • Egindako jarduera plana.
  • Diru-sarreren eta gastuen balantzea.
  • Justifikaziorako fakturak
  • Publizitate aleak.
    Aurrez aurre:
  • Larrea kiroldegia
    Larrea kiroldegia
    Larrea z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
  • Zelaieta zentroa
    Zelaieta zentroa
    Zelaieta parkea z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO

Kudeaketaren kostua Amorebieta-Etxanoko Udalak hartuko du bere gain.

Aurreikusitako epea: Hilabete 1

Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

1. Dokumentazioaren administrazio azterketa, HAZak egingo du

2. Euskara sailera bidali

  • Teknikaren eta administrazioaren ikuspegitik aztertu
  • Udalarekiko zorrik ez dagoela egiaztatu
  • Instantzia teknikoari zuzentzeko eskatu 
  • Ebazpena
  • Jakinarazpena
  • Argitalpena
Kultura eta kiroletako zinegotzia ordezkaria
Kultura eta kirolak - Kirola

- Kultura eta kirol saileko diru-laguntzak izendunak dira (erakunde onuradunak eta udal aurrekontuan aurreikusitako zenbatekoak).