Azken eguneraketa: 2021-07-05 09:50:02

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0058

Literatur ikerketarako Santiago Onaindia beka

Bi urtez behingo beka, Amorebieta-Etxanoko Udalak deitutakoa, EUSKAL LITERATURAREN alorrean IKERKETA sustatzeko xedez eta Santiago Onaindia idazlearen omenaldi gisa.

Beka hau norbanakoek eta horretarako osatutako lan taldeek jaso ahal izango dute.  

  • Eskatzailearen curriculum vitaea, eta taldea izanez gero, bertako kide guztiena, egindako ikasketak, jarduera profesionalak, gauzatutako ikerketak, jasotako sariak, argitalpenak, etab. 
  • Lanari buruzko txosten zehaztua, hau adieraziz:
    • Lanaren interesa.
    • Nondik norakoa eta iraupena.
    • Ikerketaren epeak.
    • Erabiliko den metodologia.
    • Lan egiteko guneak.
    • Lana egiteko dituzten baliabideak.

 

Aurrez aurre:

Amorebieta-Etxanoko udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ)

Posta arrunta:

Amorebieta-Etxanoko udala

Herriko plaza z.g. 48340

Kudeaketaren kostua Amorebieta-Etxanoko Udalak hartuko du bere gain.

Aurreikusitako epea: 3 hilabete
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

Dagokion deialdiaren oinarriak.


1. Dokumentazioaren administrazio azterketa, HAZak egingo du

2. Euskara sailera bidali

Teknikaren eta administrazioaren ikuspegitik aztertu

Instantzia teknikoari zuzentzeko eskatu 

Ebazpena

Jakinarazpena

Argitalpena

Alkatetza
Kultura eta kirolak - Euskara

Amorebieta-Etxanoko alkate-udalburuak epaimahaia izendatuko du, beka honen xede den diziplinako espezialisten artean.  

Bekaren emakidaren emaitza, dokumentazio aurkezteko epea amaitu eta hurrengo hiru hilabeteetan jakinaraziko da. 

Epaimahaiak Bekaren esleipena hutsik utz dezake, bere iritziz aurkeztutako lanek ez badituzte beharrezkoa baldintzak eta bermeak betetzen.