Azken eguneraketa: 2021-02-18 09:06:14

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0055

Lokalen erreserbak kultura eta kirol instalazioetan

Udalaren kultura eta kirol instalazioetako guneen eta baliabide materialen erabilera.

  • Pertsona fisikoek
  • Elkarteek
  • Pertsona juridikoek
  • Enpresek
  • Erakundeek

Behar hori duten ekitaldiak egiteko, Instalazioen Autobabeserako Planaren eranskina.

    Aurrez aurre:
  • Larrea kiroldegia
    Larrea kiroldegia
    Larrea z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
  • Zelaieta zentroa
    Zelaieta zentroa
    Zelaieta parkea z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
  1. Elkartearen helbidea Amorebieta-Etxanon duten eta behar bezala erregistratuta dauden irabazi asmorik gabeko gizarte-, kultura- eta kirol- arloetako elkarteen kasuan, kudeaketaren kostua Amorebieta-Etxanoko Udalak hartuko du bere gain.
  2. Amorebieta-Etxanoko Udaleko kultura eta kirol sailak beretzat gordetzen du irabazizko asmorik gabeko entitateei prezio publikoak kobratzeko aukera, erabat kulturalak ez diren bestelako jarduera burutzen dituztenean.

  3. Gainerako kasuetan, dagokion udal ordenantzan ezarritako tarifak:  Zerbitzuak eman edo udal jarduerak burutzeagatiko prezio publikoen Ordenantza.
Aurreikusitako epea: Aste 1

  1. Eskaria jaso.
  2. Tasak ordaindu eta kontabilitatean sartu, hala denean.
  3. Baimena, eskaria zigilatuz edo, hala behar denean, zinegotzi ordezkariaren dekretu bidez.
  4. Jakinarazpena interesdunari.
Kultura eta kiroletako zinegotzia ordezkaria
Kultura eta kirolak - Kultura

Informazio gehiago

  • Dagokion saileko administrazio eta teknika alorreko langileak (Kultura edo Kirolak).

- Espazioak kudeatzeko programetan kontsultatu (Kulturnet y Gespornet), eskatutako instalazioak libre dauden jakiteko. 

- Baimena berehala ematen bada, espazioa erreserbatu eskatutako baldintza material eta teknikoekin. 

- Ordaindu beharreko erreserben kasuan, aplikazioan aurretiazko erreserba egin eta eskaria zinegotzi ordezkariari helarazi.