Azken eguneraketa: 2021-05-19 11:39:00

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0024

Alta, Baja edo Aldaketa :Ordainagirien banku helbideratzea edo/ eta Datu fiskalak

Tramite honekin Udaleko hartzaileen bankuko datuei alta emango zaie edo aldatu egingo dira Hirugarrenen Erregistroan, bere alde sortuko diren zenbatekoak kobratu ahal izateko, betiere zenbateko horiek sortu badira, besteak beste, diru-laguntza espediente baten ondorioz, tributu eta fidantzen itzulketen ondorioz edo faktura ez telematikoen kasuan, baita aldizkako epemuga duten ordainagirien ordainketa banku eta aurrezki erakundeetan helbidertzeko ere.

Ordainketarako beharra duten eta helbideratzea eskatzen den kontuen titular diren pertsona fisikoek edo juridikoek edo euren lege ordezkariak.

Interesatuak eskatzen badu:

  1. Eskaria eredu normalizatuan .

Bere ordezkariak esakatzen badu:

  1. Baimena ematen duen inprimakia, eredu normalizatuan.
  2. Interesatutako pertsonaren NANaren fotokopia edo hori ordezkatzen duen beste nortasun agiri bat.
    Aurrez aurre:
  • Udaletxea - HAZ
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:00
    Posta arrunta:
  • Posta ziurtatua
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO

Kudeaketaren kostua Udalak hartuko du bere gain.

Aurreikusitako epea: Aste 1
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

Aurkeztutako eskaria eta dokumentazioa aztertu eta egiaztatu

Alta, aldaketa, baja edo helbideratzea dagokien aplikazio informatikoan.

Ekonomia arloa - Diruzaintza eta zergen bilketa

*Une honetan ordainagiri hauek helbideratu ahal izango dira banku kontuan:

  • Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zerga (TMIZ).
  • Ondasun Higiezinen Zerga (OHZ).
  • Ur, Hondakin eta Saneamendu tasa.
  • Espaloi Igarotzeengatiko tasa.
  • Jabari publikoa hartzeagatiko tasa (mahaiak eta aulkiak terrazatan).
  • Beste batzuk: kiroldegietako bazkideak, Ametxeko bazkideak, ikastaroetarako edo tailerretarako izen emateak, etab.

* Helbide fiskal kontzeptua:

Pertsona fisikoarentzat: ohiko etxebizitza

Pertsona juridikoarentzat: sozietatearen helbidea.

Zerga Administrazioari helbide fiskalaren aldaketa jakinarazi ez zaionean, jakinarazpen ondoreeetarako subsistente gisa ulertu ahal izango da adierazitako azkenengoa edo pertsonak/erakundeak zerga izaerako edozein agiritan adierazitakoa. 

Zerga betebeharra duenak ez badu bere helbide fiskala jakinarazi, bitartean helbide fiskal gisa hartu ahal izango da, bera titular gisa agertzen den edozein higiezin edo ustiapen ekonomiko.

Informazio gehiago

Udala: Tfnoa. 94 630 00 02 (Errentak eta diru bilketa)

diruzaintza@amorebieta.eus

www.amorebieta-etxano.eus