Azken eguneraketa: 2021-05-14 14:08:12

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0014

Familia ugarientzako hobari eskaria: Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan (TMIZ) eta ur eta saneamendu tasan.

Familia ugarien kasuan ur hornidura eta saneamendu zerbitzuaren tasan eta ibilgailuen zergan hobaria eskatzeko.

Zerga honetan hobarirako eskubidea izango dute bost plaza edo gehiago eta 16 zaldi fiskal baino gutxiagoko ibilgailluek, horien titularitatea, indarrean dagoen legediaren arabera familia ugari izaera duen familia bateko kideren batena denean.

Indarrean dagoen legediaren arabera familia ugari izaera duen familia bateko edozein kidek.

Ibilgailua:

Bete beharreko eskakizunak:

  • Bost plaza edo gehiago eta 16 zaldi fiskal baino gutxiago duen ibilgaillu baten titular izatea.
  • Titularra, indarrean dagoen legediaren arabera familia ugari izaera duen familia bateko kide izatea.
  • Errenta maila ez da 9.000,00 eurotik gorakoa izan beharko familia unitateko kide bakoitzeko, desgaitasuna duen kide bakoitza bi gisa zenbatuz. Errenta maila ezartzeko, PFEZ aitorpenaren oinarri zergagarri orokorra hartuko da kontuan.
  • Hobari horretaz gozatu ahal izateko, zergaduna eta familia unitateko gainerako kideak Amorebieta-Etxanoko udalerrian erroldatuta egon beharko dira, euren ohiko etxebizitzan, gurasoen banakea balizkoetan familia ugariei buruzko arautegian xedatutakoaren kalterik gabe.

Ura eta saneamenduan:

Bete beharreko eskakizunak:

Familia ugariko titular izaera duten zergadunek hobaria izango dute 1. atalean. Hobari hori hurrengo taularen arabera arautuko da, ondoren adierazten diren eskakizunak betetzen badira: 

Familia ugari mota     Hobari %

Orokorra                                       %25

Berezia                                      %35

Halaber, onuradunei, hiru hilabetez behin 60 m³tik gorako kontsumoa egiten badute, horren azpian dagoen kontsumo tarteari dagokion tasa aplikatuko zaie, hobariaren % hori aplikatu aurretik.

Higiezina zergadunaren ohiko etxebizitza izan beharko da.

Familia unitateko kide guztiak udalerrian erroldatuta egon beharko dira.

Errenta maila ez da 9.000,00 eurotik gorakoa izan beharko familia unitateko kide bakoitzeko, desgaitasuna duen kide bakoitza bi gisa zenbatuz. Errenta maila ezartzeko, Pertsona Fisikoen Errentaren Zergaren aitorpenaren oinarri zergagarri orokorraren laukitxoan agertzen den kopurua hartuko da kontuan.

Kontsumoak ezin izango ditu gainditu pertsona bakoitzeko 11,25 m3 hiruhileko bakoitzean.

  • Interesatutako pertsonaren edo ordezkariaren NAN edo IFK edo horiek ordezkatzen dituen beste nortasun agiri bat.
  • Izapidea egiten edo sinatzen duen pertsona interesatua ez bada, ordezkatutako pertsonaren NAN aurkeztu beharko da.
  • Indarrean dagoen Familia Ugari kasua, une honetako legediarekin bat datorrena, Bizkaiko Foru Aldundiak emandakoa.
  • Familia unitateko kide bakoitzak egindako azken errenta aitorpena, edo aitorpena egin behar ez izatea adierazten duen dokumentua, edo diru-sarrerarik ez jasotzea adierazten duen zinpeko adierazpena.
    Aurrez aurre:
  • Udaletxea - HAZ
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:00
    Posta arrunta:
  • Posta ziurtatua
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO

Kudeaketaren kostua Udalak hartuko du bere gain.

Aurreikusitako epea: Aste 1
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa
  1. Dokumentazioaren administrazio azterketa, HAZak egingo du.

           - Espedientearen irekiera, HAZak egingo du.

    Dagokion sailera bidali: Errentak eta diru-bilketa

            - Espedientea teknikaren administrazioaren ikuspegitik aztertu 

            - Instantzia teknikoari zuzentzeko eskatu 

    Ebazpena

    Jakinarazpena

    Erroldan sartu

Alkatetza
Ekonomia arloa - Diruzaintza eta zergen bilketa

Ibilgalua

Onuradunek hobari honen baldintzetan eta eskakizunetan gertatzen diren aldaketen berri eman beharko dute urte bakoitzeko ebanduaren 1a baino lehenago. Edozelan ere, aldaketa horiek, gertatu eta hurrengo ekitalditik aurrera izango dituzte ondorioak.

Administrazioak, hobaria emateko beharrezkoak diren eskakizunak betetzen diren ala ez ofizioz egiaztatzeko, eta zergadunari hobarirako duen eskubidea egiaztatzeko beharrezkoak diren agiriak aurkez ditzala eskatzeko eskubidea du.

Hobariaren ehunekoa zerga zorpetzen denean zehaztuko da, legez aplika daitekeen eta behar bezala egiaztatuta dagoen familia ugari kategoriaren eta familiaren autoak duen potentzia fiskalaren arabera.

Ura eta Saneamendua

Hobari hori, eman eta hurrengo ekitalditik aurrera hasiko da aplikatzen, eta horretarako eskaria, aplikatzea eskatzen den aurreko ekitaldiko abenduaren 1a edo ondorengo egun balioduna baino lehen aurkeztu beharko da. Familia ugariak, bere izaera horrengatik, izan dezakeen zerga alorreko edo bestelako edozein hobarirekin, bateragarria izango da.

Hobariaz gozatzeko epea, familia unitateak familia ugari izaera duen bitartekoa izango da, eskatzen diren gainerako betekizunen kalterik gabe. Zergadunak horri dagozkion aldaketa guztiak jakinarazi beharko ditu, eta Administrazioak, hobaria ezartzeko beharrezkoak diren eskakizun guztiak betetzen direla ofizioz egiaztatzeko eskubidea izango du, hobariaz modu desegokian gozatu dela egiaztatuz gero, egin beharreko kitapen osagarriak gehi atzerapeneko interesak bideratuz. Hala ere, bidezkoak diren aldaketen kalterik gabe, familia ugari tituluaren iraungitze data hartuko da hobariaren amaierako data gisa.

Ohiko galderak

1. Zer da Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga?

Izaera hori duten ibilgailuen titulartasuna zergapetzen duen zerga da. Udalak kudeatzen du zerga hori, Trafiko Buruzagitzak emandako informazioan oinarrituta.

2. Nork ordaindu behar du?

Urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean ibilgailuaren titular denak. Auto berria erosten den urtean matrikulatu aurretik ordaindu beharko da zerga. Urtean zehar egiten diren titulartasun edo helbide aldaketek ez dute eraginkortasunik hurrengo urtera arte. Erabilitako ibilgailu bat eskuratzean, urte horretako ordainagiria urtarrilaren 1ean ibilgailuaren titular denak ordainduko du.

3. Zein Udaletan ordaindu behar da?

Ibilgailuaren zirkulazio baimenean agertzen den helbideari dagokion Udalean.

4. Eta titularra zirkulazio baimenean agertzen dena ez den beste helbide batean bizi bada?

Ibilgailuaren zirkulazio baimenean agertzen den helbideari dagokion udalerrian ordaindu beharko du zerga.

5. Eta beste udalerri batean erroldatzen bada?

Trafiko Buruzagitzan ez badu aldatzen zirkulazio baimenean agertzen den helbidea, beste udalerri batean bizi bada ere, zirkulazio baimenean agertzen den helbideari dagokion udalerrian ordaindu beharko du zerga.

6. Eta ibilgailua saldu badu?

Saldu arren Trafiko Buruzagitzan ez badu transferentzia izapidetu, ordainagiria titular berak jasotzen jarraituko du. Transferentzia Trafiko Buruzagitzan izapidetu badu, zergaren aldakea hurrengo urtean gertatuko da.

7. Eta autoa ez badago erabilgarri, bertan behera utzita badago edo autoak desegiteko leku batera eraman badu?

Urteko ordainagiria ordaintzen jarraitu beharko da Trafiko Buruzagitzan baja izapidetu arte. Hori egiten denean, Udalak urtea amaitu arte geratzen diren hilabete naturalei dagokien partea itzuliko du, bajaren hurrengo hilabetetik aurrera hasita. Helbideratutako ordainagirien kasuan, proportziozko partea ofizioz itzuliko da ordainketarako dagoen kontu zenbaki berean. Helbideratuta ez dauden ordainagirien kasuan, Udala harremanetan jarriko da titularrekin, eta itzulketa egiteko kontu zenbakia eskatuko die.

8. Zeintzuk daude salbuetsita?

Beste batzuen artean (anbulantziak, ibilgailu ofizialak...), mugikortasun urria duten pertsonentzako ibilgailuak eta ezintasuna duten eta euren erabilera esklusiborako diren pertsonen izenean matrikulatutako ibilgailuak ere salbuetsita daude.

9. Zeintzuk daude hobarituta?

Kuotaren -%100: ibilgailu historikoak.

Kuotaren -%50: familia ugari izaera eta 4 seme-alaba edo gehiago dituen familia bateko kideren bat titular den ibilgailuak.

Kuotaren -%95: ibilgailu elektrikoak.

Kuotaren -%75: ibilgailu hibridoak, lau ekitalditan, matrikulatu direnetik.

10. Zelan eta non ordaintzen da?

Ahal izanez gero, ordainagiria edozein banku erakundetan helbideratuz. Herritarrak ez badu ordainketa helbideratu nahi, ordainagiria Udal Diruzaintzan (udaletxea) edo edozen banku bulegotan ordaindu ahal izango du, Udalak jakinaraziko duen borondatezko epearen barruan.

11. Zer gertatzen da kitapenaren jakinarazpenean adierazten diren epeetan ordaintzen ez bada?

Betearazpen bideko diru-bilketa prozesuari ekingo zaio, eta zordunaren ondarea bahitu ere egin ahal izango da, ordaindu gabeko ordainagiriak kobratu ahal izateko.

Informazio gehiago

Udala: Tfno. 94 630 00 02 (Errentak eta diru-bilketa)

diruzaintza@amorebieta.eus

www.amorebieta-etxano.eus